Egiako parkean egindako zuhaitz mozketa salatu dute
Egia Bizirik elkarteak sare sozialetan salatu du zuhaitz mozketa “masiboa” egin dutela Egiako parkean. Igandean hasi zuten zuhaitz mozketa eta gaur goizean hondeamakinekin lan egingo dutela zabaldu dute.
Irisgarritasunaren izenean zuhaitz mozketa “masiboak” egitea salatu du Egia Bizirik elkarteak.