Igandean izango da, 20:00etatik aurrera; umorea, musika eta dantza izango dira nagusi. Besteak beste parte hartuko dute 'Txiki' eta Jon Plazaola bakarrizketalariak eta Revolutionary Brothers musika taldeak.
Errefuxiatuak zelai batean sartu zituzten uneetako bat. (Argazkia: Zaporeak)
Zugana mugak gainditzen elkartasunezko ekitaldia antolatu dute
Ultramarinos K.T.-ko Aitor Nabarro eta Laura Muñozek. Igandean egingo dute,
ekainaren 25ean, Antzoki Zaharrean. 20:00etatik aurrera, umorea, musika eta dantza izango dira nagusi.
Hesian taldeko
Zuriñe Hidalgok aurkeztuko du ekitaldia eta bertan hartuko dute parte
Txiki, Alazne Etxeberria, Kike Biguri eta Jon Plazaola bakarrizketalariek; eta
Revuelta Anaiak, Ibai Marin, Patxuco Nice eta Revolutionary Brothers musikariek.
Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Antzoki Zaharreko leihatilan,
8 euroren truke. Biltzen den diru guztia errefuxiatuentzako izango da.