Herrerako jaietako irudi bat. (Argazkia: Herrerako jaiak)
Ekainaren 9tik Herreran festak ez du etenik izan. Azken egunotan, jaiaz gozatzen ari dira auzotarrak, txupinazio elegantearekin, kontzertuekin eta haur zein helduentzako jarduera mordoarekin. San Joan bezpera iristear da, eta horixe izango da Herrerako jaien azken eguna. Besteak beste, azken traka eskainiko dute Herrerako txistulariekin eta Luisito eta Lusita DJekin agurtuko dituzte jaiak, hurrengo urtera arte.
HERRERAKO SAN JOAN BEZPERA – Ekainak 23
- 20:30. Afari herrikoia plazan, kaxuelitak.
- 21:30. Ohiko San Joan Sua Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.
- 23:00. Zezen suzkoa eta azken traka Herrerako txistulariekin.
- 23:15. Luisito eta Luisita D. J.
- 23:59. Gaixoa ni!!! Nora zoazte Luisito ta Luisita?!?!?! Jarraitu dantzan.