Aita Donostiak pianorako konposatu zuen azken pieza
'Andante Doloroso' du izena, eta Josu Okiñena piano jotzaile eta ikerlariak aurkeztu du
Jose Gonzalo Zulaika edo Aita Donostia konpositore eta ikerlariaren azken pieza aurkeztu du Josu Okiñena piano jotzaileak. Andante doloroso da pianorako egin zuen azken abestia. 1954ko martxoaren 1ekoa da. Hain zuzen ere, piezaren eskuizkribu originala, partitura eta pianorako obraren bideoa aurkeztu ditu (beherago ikusi daitekeena).
Okiñenaren hitzetan lan abangoardista, kalitate handikoa eta berritzailea da. Aita Donostia maila artistiko gorenean zegoen obra hori sortu zuenean, gaineratu duenez.
Hemendik gutxira, Xuxurlak izeneko diskoa argitaratuko du Okiñenak Soni Classical diskoetxearekin. Diskoan bertan jasoko du Andante Doloroso pieza, Pascual Aldabe, Tomas Garbizu eta J.A. Lombide konpositoreen beste lan ezezagun batzuekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du lan berria plazaratzeko.
Pasa den otsailean, piano eta txelorako partitura liburua argitaratu zuen Okiñenak.
Erlazionatutako edukia"Gure folklorea ezagutarazteko aukera oso ona da liburua"