Errefuxiatuen aldeko 'performance' erraldoia egingo dute Kontxan
Larunbat eguerdian izango da eta 'Busti zaitez harreragatik' leloa izango du
Errefuxiatuen krisiaren afera salatzeko eta Errefuxiatuen Nazioarteko Egunari begira, performance erraldoia egingo dute Kontxan, larunbat honetan 13:00etan, Kontxan. Ongi Etorriak Errefuxiatuak Gipuzkoa, Amnistia Internazionala, Intermon-Oxfam, Hotz Zarautz, Zaporeak, SOS Arrazakeria eta SMH dira jardueraren sustatzaileak.
Busti zaitez harreragatik lelopean egingo dute jarduera. Muga bat eraikiko dute eta paterak kaitik abiatuko dira Kontxara iristeko. Jardueraren helburua gizartea sentsibilizatzea eta gobernuen migrazio, asilo eta mugetako kontrol politikak salatzea da.