Oleta hainbat auzotar, iazko jaiak hasi baino lehen. (Argazkia: Lide Ferreira)
Astelehen eta asteartea pala txapelketen finalak jokatzeko baliatu badituzten arren, gaur emango diete hasiera Oletako jaiei. Zehazki, 18:00etan, txupinazoa botako dute auzoan, eta txistulari zein buruhandiak ibili dira plazan. Jarduera ugari egongo dira bertan, igandera bitarte. Aurtengo berritasunetako bat da apar festa, umeek gozatu dezaten.
OLETAKO JAIAK 2017 | EKAINAK 21-26
Ekainak 21, asteazkena
- 18:00. Jaien hasiera txupinazoarekin.
- 18:15. Txistulariak girotutako buruhandiak.
- 18:30. Umeentzako jolasak.
- 19:30. Kuadrillen arteko futbola.
- 21:00. Zinema auzoko plazan.
Ekainak 22, osteguna
- 16:30. Auzoko plazan, umeentzako marrazki lehiaketa (12 urte arte).
- 18:00. Umeentzako jolasak eta txokolate jatea.
- 19:30. Gazteen pala txapelketaren finala.
- 22:30. Dimbi damba musika taldearen kontzertua.
Ekainak 23, ostirala
- 11:00. Umeen krosa.
- 12:00. Umeentzako jolasak.
- 17:00. Umeentzako jolasak.
- 18:30. Emakumeen pala txapelketaren finala.
- 19:00. Txistulariak girotutako buruhandiak.
- 19:30. Gizonezkoen pala txapelketaren finala.
- 21:00. Afari herrikoia auzoko plazan.
- 23:00. DJ RIU XIV.
- 24:00. Zezen suzkoa eta San Joan sua.
Ekainak 24, larunbata
- 11:00. Kultur lantegia, antolatutako gazteentzako tailerra.
- 11:00-13:00. Puzgarriak futbol zelaian.
- 13:30. XI. Patata tortilla lehiaketa.
- 13:30. Apar festa.
- 14:00. Bazkari herrikoia.
- 15:30-18:30. Puzgarriak frontoian.
- 16:00. Mus txapelketa.
- 19:00. Sardina jate herrikoia.
- 19:00. Dantza erakusketa Gureak konpartsaren eskutik.
- 23:00. DJ RIU XIV.
- 00:30. Dantza eta mozorro lehiaketa.
Ekainak 25, igandea
- 8:00. Diana herrikoia.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Parrilaz egindako pintxo herrikoiak.
- 12:00. Kontzertu korala, Altza kantuz taldearekin.
- 12:30. Toka eta bote txapelketa.
- 14:00. Helduentzako luntxa.
- 16:00. Tute txapelketa.
- 17:30. Umeentzako antzerkia Casares-Tomasene kultur etxeari esker.
- 18:30. Txokolate jatea eta jai bukaeraren txupina.