Beste urte bateko San Joan bezperako sua. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Ibaetan ere San Joan bezpera ospatuko dute. Zehazki, Lorea inguruan pizten dute sua, Zapatari plazako frontoian. Goizean, erabiliko dituzten materialak garbituko dituzte. Arratsaldean, 17:00etan haurrentzako jolasak. 20:00etan sardina jatea eta 22:30ean sua.
SAN JOAN BEZPERA | IBAETA | EKAINAK 23
- 17:00. Haurrentzako jolasak.
- 20:00. Sardina jatea.
- 22:30. San Joan sua.