San Sebastian Circuit Spirit antolatu dute larunbaterako.
(Argazkia: Kutxateka)
Gipuzkoa zeharkatuko dute auto klasikoek, larunbatean, San Sebastian Circuit Spirit delakoan. Garai bateko giroa berreskuratzea dute helburu antolatzaileek, izan ere, urte askoan, izugarrizko ospea izan zuen Donostiako Automobilismo Zirkuituak, eta 1923an Gipuzkoa zeharkatu zuen auto ilara handia gogora ekarriko dute.
Donostia izango da ibilbidearen irteera eta helmuga. Alderdi Ederretik abiatuko dira autoak, 10:30ean eta 19:00ak aldera itzultzea aurreikusi dute.