Antonioniren arrastoaren atzetik
Begoña Zubero argazkilari bilbotarraren Po-ko jendea erakusketa ikusgai dago Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunean. Zuberok Michelangelo Antonioni artistaren argazkilari sena topatu ondoren abiatu zuen proiektuaren emaitza da. Antonionik Cinema aldizkarian argitaratu zituen irudiak Per un film sul fiume Po art izeneko artikuluan. Zuberok ideia berreskuratu eta italiarrak esploraturiko lekuetara hurbilpen fotografikoa egin du. Uztailaren 2a bitarte bisitatu daiteke erakusketa.