(Argazkia: Nerea Lizarrallde)
Uda iritsi da, hondartzak jendez betetzen hasi dira, gero eta jende gehiago hasi da bizikleta erabiltzen hara eta hona mugitzeko… Eta, ohi bezala, hondartza inguruko barandak bizikletaz bete dira. Sare sozialetan txirrindulari askok salatu dute isunak jarri dituztela bizikletak barandan uzteagatik. Udalak esan du bizikletentzako 180 plaza gehiago jarri dituela Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartza inguruetan. Pilar Aranak Mugikortasun zinegotziak azaldu du aparkaleku horiei esker hondartzetara joaten direnei zerbitzu egokia eman nahi dietela.