Zirika Zirkusek obra berria eskainiko du Intxaurrondon
Ondorengoak ikuskizuna eskainiko du gaur Zirika Zirkus konpainiak Intxaurrondoko Gabriel Zelaia plazan (19:00). Obra berriko protagonista Lopeztarrak zirko konpainia da. Bosgarren belaunaldia ordezkatzeko garaia iritsi zaie, baina ez da erraza izango. Zuzeneko musika, klake, malabareak, akrobaziak, akroporteak eta beti bezala maitasun eta umore pila bat izango ditu ikuskizunak.