Areto futboleko txapelketa egin zute.(Argazkia: Ttontorro jai batzordea)
Giro onean hasi zituzten ostiralean Igeldoko San Pedro jaiak. San Juan bezpera trikitiaren doinuan eta kantuan ospatu zuten bizilagunek. Igandean, berriz, kirola izan zen protagonista. Igeldoko XXXVII. Igoera herrikoia egin zuten eguerdian eta arratsaldean areto futboleko finala. Ekaitz taldea izan zen garaile
Dena den, jaiak hasi baino ez dira egin eta datozen egunetan ere hainbat jarduera egingo dituzte.
Ikusi egitaraua hemen.