Sexu Askapenaren Egunean, manifestazio bat egingo dute. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteazkenean LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsan. Manifestazioa egingo dute 19:30etan Bulebarretik hasita. Bertan, “harrotasunez beteriko gorputz, bizitza eta larrua jotzeko modu intsumisoak” aldarrikatuko dituzte.
Besteak beste, Garaipen, EHGAM, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Medeak elkarteek deitu dute mobilizazioa.