Miraballes eta Lasunene baserriak bota izana salatu dute
Estibaus atarian. “Egun batetik bestera, ezkutuan, inolako azalpenik eman gabe, Miraballes baserria, Milles, eraitsi dute”, dio Landak. Landaren hitzetan, Altzako zaharrenen artean zegoen eraikina: “1465 urtean dokumentatuta dago, eta XVI. eta XVII. mendeetan abizena eman zuen. Fatxada nagusian, armarri gisako bat zuen, seguruenik, izango zen aurretik zegoen ate nagusiko arkuaren giltzarria”.
Kexu da Landa baserria bota dutelako, eta armarriaz galdetu die bertan dabiltzan langileei: “Arkeologo batzuen esku utzi behar omen zuten, baina arkeologo horiek zeintzuk ziren ez zekiten”. Udalari ere galdetu omen diote gertatutakoaren berri, baina momentuz ez omen dute erantzunik jaso.
Martuteneko Lasunene baserria ere bota dutela dio: “Urumea ibaiaren ondoan eraikia, lehen aipamena XVIII. mende hasierakoa da eta errota bat zeukan. Baserritik gertu bere karobia dago eta baserriaren patu bera izango duela dirudi”. Karobia Kareharriz egina dagoela dio eta ez dagoela babesturik: “Martutene osoan Gartziategi baserria da nolabaiteko babesa daukan bakarra”.
Altzako Miraballes eta Martuteneko Lasunene baserrien eraitsia salatu du Iñigo Landak, Altzako Historia Mintegiko kideak,