Orreaga 778 taldearen kontzertua, Añorgan. (Argazkia: Añorgako Gazte Asanblada)
Uztaila erdialdean izango dira Añorgako jaiak. Prestaketa lanetan murgilduta dabiltza bizilagunak, eta gazte asanbladak gaztetxean egongo diren kontzertuen berri eman du. Sofa taldea eta Eneritz Furyak bakarlaria dira zuzenekoak eskainiko dituztenetako batzuk. “Animatu eta etorri gurekin jaiak ospatzera”, deia zabaldu dute asanbladakoek.
AÑORGAKO JAIETAKO GAZTETXEKO KONTZERTUAK:
- Uztailak 14 (23:30): Sofa, Cadillcats eta Mammuts & The Palmeras Stuck.
- Uztailak 15 (23:59): Lorratzak Taldea eta Eneritz Furyak.