Udako gauetarako zinema emanaldiak, Cristina Enea parkean
Shakespeare-ren klasikoaren lau moldaketa eskainiko dituzte
Iazko udan Cristina Enea parkean izandako Uda-gau bateko ametsa antzezlanaren arrakastaren ondoren, aurtengo udan ere William Shakespeare-ren lan horretaz gozatzeko aukera eskaini nahi diete herritarrei Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak. Uztailaren 4tik 7ra aire zabaleko zinema emanaldiak eskainiko dituzte parkean.
Emanaldiak gaueko 22:30ean izango dira Cristina Enea parkean (eguraldiagatik saio bat bertan behera gelditzen bada, emanaldia egun berean Tabakaleran izango da), eta doakoak izango dira. Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan emango dira. Baina lehen hiruek azpitituluak gaztelaniaz izango dituzte, eta azkenak euskaraz.
Hona hemen eskainiko dituzten pelikulak:
- Uztailak 4, asteartea. A Midsummer Night’s Dream (William Dieterle y Max Reinhard, AEB, 1935).
- Uztailak 5, asteazkena. Sommarnattens leende (Ingmar Bergman, Suedia, 1955).
- Uztailak 6, osteguna. A Midsummer Night’s Dream (Peter Hall, Erresuma Batua, 1968).
- Uztailak 7, ostirala. A MidsummerNight’s Sex Comedy (Woody Allen, AEB, 1982).