250 'ahobizi' eta 500 'belarriprest' lortu nahi dituzte Intxaurrondon
'Baietz 20 egun euskaraz' erronkak aurrera darrai auzoan; parte hartzeko izen ematea zabaldu dute.
Udaberrian egin zuten lehen fasea, eta 20 orduz euskaraz bizitzeko gai direla erakutsi zuten, Bernart Etxepare plazan egin zituzten hainbat jardueraren bitartez. Udazkenean, berriz, erronka hori handiagoa izango da, 20 egunez egongo baitira euskara hutsean bizitzen.
Horretarako, 250 Ahobizi eta 500 Belarriprest lortu nahi dituzte.
Pauso bat aurrera eman eta hizkuntza portaerak aldatzea da proposatu nahi dutena Intxaurrondon. Zehazki, erronka bat jarri diote auzoari udazkenerako, Baietz 20 egun euskaraz izenburupean. “Euskaraz bizitzea da Intxaurrondoko askok partekatzen dugun ametsa, eta egunero ari gara lanean amets hori errealitate bihurtzeko: zorionez, euskarak espazio asko irabazi ditu gure auzoan eta asko entzuten da haur, gazte eta helduen ahotan”, nabarmendu dute antolakuntzakoek.
Bada, joera hori garatzen jarraitzeko asmoz jarri dute erronka.
- Zer da Ahobizi? Astebeteko konpromisoa hartuko dute euskara hutsean bizitzeko eta ahoa daraman txapa eramango dute itsatsita. Izena emateko: Ahobizi.
- Zer da Belarriprest? Euskaraz ulertu behar dute ezinbestean, eta 20 egunetan zehar belarria daraman txapa eramateko konpromisoa hartu. Izena emateko: Belarriprest.