Euskara doan ikasteko proposamena aurkeztu du Kontseiluak
aurkeztu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Egitasmoak hainbat gako ditu: euskalduntze prozesu osoari laguntza ematea, ikaslearen aprobetxamenduaren araberakoa izatea, doakotasuna bermatzea Eusko Jaurlaritzaren eskumena izatea eta inbertsio ekonomiko egokiak ahalbidetzea.
Kontseiluak proposamena martxoan martxan jarri bazuen ere, orain, proposamen zehatzago bat egin dio Eusko Jaurlaritzari. Dena den, aldarrikapen historikoa izan da Euskal Herrian euskara ikastea doakoa izatea.
Proposamenak lau ideia nagusi jasotzen ditu: euskalduntze prozesu osoari laguntza ematea eta ez bakarrik erabiltzaile independente izan artekoari; doakotasuna ikaslearen aprobetxamenduaren baitan bermatzea proposatu dute, horretarako, ikasleek %75eko asistentzia bermatu beharko lukete, eta saihestu egin dute doakotasuna erdiesteko ikasmaila gainditu behar izatearen ideia; euskalduntzearen doakotasuna Eusko Jaurlaritzaren eskumena izatea ere proposatzen dute; eta azken proposamena inbertsio ekonomiko egokiak ahalbidetzea da, doakotasuna bermatu ahal izateko.
Elkarlanean oinarritutako proposamena da; izan ere, Kontseiluaren baitako eragileei (AEK, IKA, Maizpide, Urrats eta Hitzez euskaltegiak), beste hainbat gehitu zaizkie: Ilazki, Legazpi 6, Mikelats, Udaberria, Gabriel Aresti, Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra, Bai and By, Gotzon Garitaonandia, Labayru eta Hegoalde.
Euskaraz doan ikasi ahal izateko Doakotasunaren bidean izeneko proposamena