Sense sal taldeak zuzenekoa eskainiko du Loiolako jaietan
Loiolako jaiak hilabete bukaeran iritsiko dira, eta jai batzordeak egitarauaren berri pixkanaka zabaltzea erabaki du. Terrasako Sense sal taldea uztailaren 29an zuzenean ariko dela zabaldu berri dute. Folk sustraiak dituen musika taldea da, eta 2009tik atzera eta aurrera dabilena: “Beraien azken lanean elektronika, indie eta estilo berriekin ausartu dira. Diska dantzagarri, melodiko eta freskoa osatu dute”.
Euskal Herriko Ardoen Azoka ere egingo dute jaietan, uztailaren 30ean.
Erlazionatutako edukiaEuskal Herriko Ardoen Azoka egingo dute Loiolan