(Egilea: Batix Ezeiza)
Dagoeneko igaro da udako solstizioa, sorgin gaua, urteko gaurik motzena. Garai honetan eguna laburtzen eta gaua luzatzen hasiko da, neguko solstiziora arte. Garai honetan hiri, auzo, herri, kale, txoko guztietako jaien garaia ere bada, kontrakoa eragin ohi diguna: jaiek eguna laburtzen eta gaua luzatzen digute askotan. Edo alderantziz. Zenbaitetan, baita biak luzatu eta aldi berean labur-labur bizitu ere. Jaiek badute zerbait denboratik kanpo dagoena, eskerrak eguzki argiak laguntzen digun kokatzen. Eta zuek zer ikusi ohi duzue parrandan, ilunabarra ala egunsentia? Ala biak?