Banderak aurkeztu dituzte arduradunek, Donostiarrako arraunlariekin batera. (Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)
Estropadaz betea dator asteburua, eta ez dituzte betetzeko erronka makalak traineru donostiarrek.
Gizonei dagokienean, KAE1 eta KAE2 ligetako Donostiarra-Amenabar Banderak jokoan egongo dira larunbatean. Bi estropadak Kontxako Badian izango dira; KAE2 ligakoa VIII.a izango da, eta 11:00etan izango da. KAE1 ligakoak, berriz, X. bandera izango du jokoan, 17:00etan. Igor Makazagaren taldeak bide ederra egin du orain arteko estropadetan, KAE1 ligan, eta aukera du, lehen aldiz, etxeko bandera eskuratzeko.
Banderarekin batera, KAE1 ligako estropada irabazten duen taldeari, Iñigo Aristegi artistak egindako garaikurra emango diote: traineruko tripulazio osoa irudikatzen duen artelana. Gainera, KAE1 estropadako ziaboga onenari, sari bat emango dio Portaletas Pen?ak. Bigarren ziaboga hartuko dute kontuan, lurretik gertuen egiten den ziaboga denez jendeak ondoen ikusten duena baita.
KAE1 Ligan, igandean ere estropada izango dute, Nafarroan, Allozeko urtegian.
Euskotrenerako lekuak jokoan
Emakumeek denboraldiko asteburu garrantzitsuenetakoa izango dute jokoan. Euskotren Ligarako txartelak egongo dira jokoan. Hamar traineruk parte hartuko dute bi jardunalditan, eta horien artean ez dute hutsik egingo bi talde donostiarrek: Arraun Lagunak eta Donostiarra. Arraun Lagunaken
Lugañene ontziak hirugarren denboraldia du uretan, eta gogor borrokatuko du postu horietako bat lortzeko. Donostiarrak lan zailagoa izango du.
Lehen sailkatze estropada larunbatean jokatuko dute, Orion, Oria ibaian. Lehenengo TKE mailako gizonezkoak arituko dira, 17:30en, eta ondoren hasiko dira emakumeak. Bigarren jardunaldia Donostian jokatuko dute, Kontxako Badian, igandean, 12:00etan. Lehenengo emakumeak arituko dira, eta, ondoren, gizonezkoak.
Puntu gehien biltzen dituzten lau traineruak sailkatuko dira Euskotren Ligarako; laugarren posturako puntu berdinketa egonez gero, bi egunetako denborak batuko dituzte erabakia hartzeko.