Donostiarraren ‘Bantxa’ trainerua, larunbateko estropada hasi aurretik. (Argazkia: Lide Ferreira)
Arraun denboraldia bete-betean dagoen honetan, Gipuzkoako Traineru Txapelketa egongo da jokoan asteazkenean, 18:00etan, Getarian. Maila guztietan egongo da ordezkari donostiarren bat: beteranoetan, Fortuna; emakumeetan, Arraun Lagunak eta Donostiarra; eta, gizonetan, Donostiarra.
Maila bakoitzeko lau traineru onenek lortuko dute Euskadiko Traineru Txapelketan parte hartzeko txartela, Bizkaiko beste lau traineru onenekin batera. Emakumeen kasuan, Gipuzkoako lehenengo bost sailkatuak joango dira Euskadikora, Bizkaian hiru ontzi bakarrik baitaude: Deustu, Portugalete eta Lea Artibai. Uztailaren 25ean izango da Euskadiko Traineru Txapelketa, 12:00etan, Lekeition.
GIPUZKOAKO TRAINERU TXAPELKETA
- Beteranoak: Fortuna, Zumaia Izubi, Zarautz – Badok 13 beteranoak.
- Emakumezkoak:
- 1. txanda: Arraun Lagunak, Donostiarra, Hernani.
- 2. txanda: San Juan, Hibaika, Orio.
- Gizonezkoak:
- 1. txanda: Lapurdi, Hibaika, Mutriku.
- 2. txanda: Donostiarra, Zumaia, Zarautz, Getaria.
- 3. txanda: Hondarribia, Orio, San Juan, San Pedro.