Kontzertuak Zipotz jaietan
ganberroa eskainiko digu, betiko moduan eta errepertorioa berrituta datoz, beraz prestatu Mundu Librea Rockeatzeko.
DJ Miau, berriz, eskenatokira igo eta emakumeak lehen lerrora deitzeaz gain, iraultza gerri kolpeka egin daitekeela erakusten digu. Plazak, dantzaleku erraldoi bihurtuta espazio askeak eraikitzeko gaitasuna du. Presta zaitezte Gros Eroak, gau honek askorako emango du!
LARUNBATA 15
KOBAN + SARA HEBE
Kobanek iaz eman zuen bere lehen kontzertua Zipotz Jaietan, haien auzoan, eta harrez gero haien bidea oso oparoa izan da. Gazte Akelarreko kanta egiteraino ere iritsi dira, eta tartean kontzertu mordoa emanda daude. Estiloa ederki definituta datoz eta hamaika taula zapaldu izanaren esperientziaz, Koban helduago bat ezagutzeko aukera izango dugu.
Sara Hebe, berriz, Argentinatik dator. Rap politikoa egiten du haren esanetan eta esateko dituen guztiak entzunda argi dugu definizio horren arrazoia. Une honetan kritikaren arabera Argentinako rap kantaririk onena da eta indarrez dator, gure auzoan lurrikara sortzeko asmoz.
IGANDEA 16
INGO AL DEU?
Gauza batek funtzionatzen badu, zertan aldatu? Dagoeneko auzotartuak dauden andoaindar hauek urtero bezala plaza pil-pilean jartzeko prest daude, eta gu horretan laguntzeko irrikitan. Zer esango dugu jada ez dakigunik talde honen inguruan? Anttonek barra gainean jotzen bukatuko duela? Hona aurtengo dema, Antton txoznako barra gainera eraman behar dugu besotan eta bertan polka jotzea lortu. Ea zenbatek egiten duzuen kasu, horrela ikusiko dugu zenbatek irakurri duzuen artikulu hau!
GOZATU JAIETAN!
Musika Lan Taldea
Urtero bezala, Musika Lan Taldetik eskaintza anitza egiten saiatzen gara. Argi dugu kontzertu guztiak ez direla denentzat modukoak izango, baina ziur gaude talderen bat edo beste, guztiok izango dugula gustuko. Hori da finean gure lanaren helburua, Katalunia Plazako musika eskaintza guztiengana gerturatzea eta auzotar bakoitza bertaratzea.
Dena den, gure filosofia argia da, musikak ez du kalterik egiten (musikaz ari bagara behintzat: Enrique Iglesias eta halakoak beste kategoria batekoak dira, musika ez behintzat) eta beti dago aukera esperimentaziorako, talde berriak ezagutzeko; are gehiago kontzertuak dohain badira, Groseko kasuan bezala (inoiz baloratuko al da zentzu honetan jai herrikoiek egiten duten lana?).
Auzoan gainera, jaietan aspaldiko lagun ditugun taldeak eta eskaintza berriak nahasten saiatzen gara azken urteotan taldeetako batzuk gurean duten onarpenaren jakitun. Hona ba gure aurtengo eskaintza eta Katalunia Plazara bertaratzeko gonbita.
REVOLUTIONARY BROTHERS + GUSTAV & SISTA EIDER + GWA YA REGGAE +SISTA AWA
Urtero bezala, gure anaia iraultzaileek izugarrizko reggae jaia antolatu dute. Haiek platerretan gozatzeaz gain lagun mordoa dakarte haiekin batera eta. Sista Eiderrek haiekin egin ditu kolaborazioak hainbat jaietan, eta haren ahots leun eta indartsuak barruak epelduko dizkigu. Gwa Ya Reggae Band berriz azken garaiotako iraultza txikia dela esan genezake. Baina mahaian kolpea jo nahi izan dute eta Sista Awa handiarekin dantzatzeko aukera izango dugu, Senegaldik ekarriko dizkigu soul, hip hop eta reggae doinu sutsuak.
OSTIRALA 14
ROCK KAM BROOM + DJ MIAU
Bai, argi dago, ostiral gaua parranda ederrarekin bukatu nahi dugu eta honatx proposamena. Bi izenak aski ezagunak dira Donostia eta inguruetako eskenatoki eta jaietan, oinarri oinarritik hasi dira musika munduan eta emaitzak nabari dira. Rock Kam Broomek kontzertu