(Argazkia: Guregipuzkoa.eus)
Uliako transbordadorea izan zen
Leonardo Torres Quevedoren asmakuntza handietako bat. Hain juxtu, 1907ko irailaren 30ean inauguratu zuten, duela 110 urte; hortik hamar urtera, duela ehun urte, itxi egin behar izan zuten, Igeldoko jolas parkeak eta 1912an ireki zuten funikularrak egiten zion konpetentziari ezin eutsi. Bisitari ugari ibili zituen Ulian gora eta behera garraio berezi hark, eta haren omenez bi erakusketa zabaldu berri dituzte hirian: bata,
Miramoneko Eureka! Zientzia Museoan; eta, bestea, Uliako Interpretazio Zentroan.
Gaiaren inguruko erreportaje zabala eskainiko dugu aste honetako
Atzera begira atalean.