Sardina jate jendetsua egin dute Amara Berriko karmenetan
Karmen egunaren bueltan egitarau mardula prestatu ohi du jai batzordeak, baina taldeak adierazi du utzi egin nahi duela. Hogei urte eman dituzte jada jaiak antolatzen. Oraingoz ez du inork lekukoa hartu nahi izan, eta jaiak ez desagertzeko, sardina jatea egiten jarraitzea erabaki dute. Mamelena eta Urtoki elkarteek ere hamaiketako bana egingo dute.
Ostiralean sardina usaina hartu zuen Amara Berri auzoak. Gregorio Ordoñez kalean sardina jatea egin zuen Amara Berriko Karmengo jaien batzordeak, eta jende andana erakarri zuen.