Eraso sexisten aurkako ikastaroa egingo dute Amara Berrin

amara_berriko_eraso_sexist

Amara Berriko jaietako eraso sexistak salatu zituzten, iaz. (Argazkia: Lide Ferreira)

Amara Berriko Super Xagu jai batzordeak antolatuta eraso sexisten aurkako ikastaroa egingo dute asteazkenean. Antolatzaileek azaldu dute hainbat helburu dituztela ikastaro honekin: “Eraso sexisten identifikazio eta definizio batera gerturatzea; jai batzorde gisa nahiz norbanako gisa honen aurrean zer egin nahi dugun erabakitzea; eta aurreko urteko gertakarietan ere begirada jartzea”.

Ikastaroa asteazkenean izango da 18:30ean hasi eta 20:00etara. Azaldu dute, modu batera edo bestera festaren parte diren guzti horiei zuzendua dagoela.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend