Nuevo Catecismo Catolico taldeak kontzertu berezia eskainiko du azaroan
Zuzeneko emanaldia grabatuko dute dokumental baterako
Donostiako punk rock banda esanguratsuenetako batek taula gainera itzuliko dela iragarri du. Azaroaren 18an, kontzertu berezia eskainiko du Nuevo Catecismo Catolico taldeak Intxaurrondoko kultur etxean. Gau berezirako beste bi talde gonbidatu dituzte: Señor No eta Lie Detectors. Zuzenekoa grabatu egingo dute, gerora bandaren inguruan egingo den dokumental baterako.