Dominarik gabe geratu dira ontzi donostiarrak
GIZONAK
Euskadiko Traineru Txapelketa jokoan egon da gaur. Lekeition izan da lehia, Gipuzkoako eta Bizkaiko ontzi onenen artean, eta traineru donostiarrak dominarik lortu gabe geratu dira, euren maila ongi erakutsi duten arren.
Emakumezkoak aritu dira lehenengo; Hibaika izan da txapelduna, eta Arraun Lagunak eta Donostiarra laugarren eta zazpigarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren. Gizonezkoetan, Gipuzkoako Txapelketan brontzezko domina eskuratua zuen Donostiarrak, baina gaurkoan aurkariak gehiago izan dira; Urdaibai izan da garailea, eta seigarren lekuan sailkatu da Bantxa ontzia.
EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA
- Urdaibai. 20:48:80
- Hondarribia. 20:50:40
- Orio. 21:10:37
- Kaiku. 21:12:55
- Zierbena. 21:16:21
- Donostiarra. 21:30:81
- Ondarroa. 21:39:54
- San Juan. 21:52:71
- Hibaika. 11:50:00
- San Juan. 11:51:98
- Orio. 12:06:21
- Arraun Lagunak. 12:35:16
- Hernani. 12:51:00
- Deustu. 13:06:05
- Donostiarra. 13:11:69
- Lea Artibai. 14:43:34