Ostiraletik astelehenera ospatuko dituzte Loiolako jaiak
Loiola D’or spotean iragarri zuten bezala. “Beti esaten dugu mozorrotzea oso erraza dela, baina aurtengo gaiak bai ez duela aitzakiariarik. Nork ez ditu etxean eguzkitako betaurreko batzuk eta bainujantzi bat?”, diote jai batzordekoek.
Umorea soberan dute Loiolan, eta ongi pasatzea ziurtatua egongo da jaietara hurbildu ezkero. Gainera, jai batzordekoak oso harro daude adin guztien gozamenerako egitaraua osatu izanaz. Betiko klasikoek ez dute hutsik egingo: sagardo dastaketa, kukaña, batel estropadak, danborrada… Baina berrikuntzak ere izango dituzte, tartean, Euskal Herriko Ardoen Azoka, uztailaren 30ean, 11:30ean.
Erreportaje zabala argitaratuko dugu ostiraleko astekarian.
Saninazioak ospatzen dituzte urtero Loiolan, uztailaren 31ren bueltan. Aurtengoan, ostiraletik igandera zabalduko dute jai giroa auzoan, eta egitarau oparoa prestatu dute. Azken urteetan, gai bat jarri izan diete festei, mozorrotzeko aitzakiatzat erabiliz: 1980ko hamarkada, Mexiko… Aurten, auzoa oporretarako leku bihurtuko dute,