Aste Nagusian txio kronikak egingo dituzte bederatzi txiolarik

Zenbaki berezia argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk jaietan eta eguneroko jarraipena egingo du webgunean

aste nagusiaBihar hasiko da Aste Nagusia, eta abuztuaren 20ra bitartean jarraipen berezia egingo du IRUTXULOKO HITZAk. Egunerokoa webgunean eta sare sozialetan jarraitu ahal izango da. Pasa den urteko esperientzia errepikatuz, bederatzi txiolarik txio kronikak egingo dituzte Aste Nagusian. Bihartik aurrera, #txiokronika eta #AsteNagusia2017 traolen bidez jarraitu ahal izango dira ondorengo txiolarien kronikak:

  • Abuztuak 12, larunbata: Angel Aldarondo zinemagilea.
  • Abuztuak 13, igandea: Urko Rodriguez autobus gidaria.
  • Abuztuak 14, astelehena: Lander Arretxea kazetaria eta Hiru Damatxo-ko kidea.
  • Abuztuak 15, asteartea: Ubarroiak Groseko Kofradia.
  • Abuztuak 16, asteazkena: Kattalin Miner kazetaria, idazlea eta militante feminista.
  • Abuztuak 17, osteguna: Irati Urkiola kazetaria.
  • Abuztuak 18, ostirala: Xabi Murua ekintzailea.
  • Abuztuak 19, larunbata: Haizea Urkiola gidoilaria.
  • Abuztuak 20, igandea: Donostiako Piratak mugimenduko kide bat.

Zenbaki berezia abuztuaren 18an

Argazki bilduma, erreportaje, kronika eta elkarrizketak irakurri ahal izango dira Aste Nagusiari buruzko zenbaki berezia. Abuztuaren 18an, ostirala, paperean eskuratu ahal izango da IRUTXULOKO HITZA.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend