Urko Rodriguezek egingo du Aste Nagusiko bigarren txio kronika

@SnOiD_JaUnA

@SnOiD_JaUnA

Aste Nagusiko gaurko txio kronika Urko Rodriguez autobus gidari eta txiolariak egingo du. Jaien bigarren eguneko jarraipen pertsonala eskainiko du Twitterren eta bi traolen bidez jarraitu ahal izango duzue: #txiokronika eta #AsteNagusia2017.

Pasa den urteko esperientzia errepikatuz, bederatzi txiolarik txio kronikak egingo dituzte Aste Nagusian. Angel Aldarondo zinemagilearen esku egon zen atzoko kronika. Rodriguezen testigua beste txiolari batzuk hartuko dute: Lander Arretxea, kazetaria eta Hiru Damatxoko kidea; Aratza Estonba, Ubarroiak Kofradiako kidea; Kattalin Miner, kazetaria, idazlea eta militante feminista; Irati Urkiola kazetaria; Xabi Murua ekintzailea; Haizea Urkiola gidoilaria; eta Donostiako Piratakmugimenduko kide bat.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend