Mikel Arretxe. (Argazkia: @askegunea)
Bulebarreko Aske Gunean atxilotu zuten Mikel Arretxe, 2013ko apirilean, beste bost lagunekin batera. Segiko kide izatea egotzita espetxeratu zuten, Soriako kartzelan zegoen orain, eta aske utzi dute gaur.
Adur Fernandez, Aitor Olaizola eta Oier Lorente ere Aske Gunean atxilotu zituzten. Jada kalean daude eta
beraiekin erreportaje zabala osatu genuen maiatzean.