Bizikrossako irabazleak (Argazkilaria: Amaia Garcia)
Urgull mendian gora eta behera ibili dira Bizikrossan parte hartu duten korrikalariak. Jose Maria Valdez, Mikel Albeniz eta Koldo Ayesta izan dira Urgull mendiari bi buelta ematen izan diren lehen gizonak. Ainhoa Beuzundegi, Nerea Amilibia eta Garazi Artola izan dira 6,4km-ko modalitatean iritsi diren lehen emakumeak.
Azkarrago amaitu dituzte beraien lanak Iosu Loiola, Ibai Beracierto eta Oscar Bernet, 3,2km-ko modalitatean iritsi diren lehen gizonak izan baitira. Iera Urretagoiena, Ilargi Ibero eta Ane Fernandez izan dira iritsi diren lehen emakumeak Urgull mendiari buelta bat emanez.
https://youtu.be/Df_fEif_FiU