Xibaroen bazkaria
Urtero bezala Xibaroen bazkaria egin dute gaur Flamenka gunean. Aurten atera diren presoei omenaldia egin diete eta baita ere Sara Majarenasen ahizpari eta Mikel Orbegozoren senideei. Aurten Sara Majarenas eta bere alaba Izar dira Matti pertsonaia, baina Donostian egon ezin direnez, Sara Majaresen ahizpak, Haizea Majarenasek, hartu du beraien testigua.
Bestalde Mikel Orbegozo presoaren senideei ere Mikelek aurten kartzelan egin duen kuadroa oparitu diote.