Traganarrua kofradiako hainbat kide. (Argazkia: Malen Aldalur)
Traganarrua, euskaldunok itsas jeinuak izendatzeko erabiltzen dugun hitzetako bat da. Haize eta ur zurrunbilo ikaragarriak dira eta mendeetan zehar marinel eta arrantzaleen amesgaizto izan dira. Donostian ez da ohikoa zurrunbiloak ikustea, alabaina 2014.urtean, Intxaurrondon, zurrunbilo indartsu bat sortu zen.
Hasieratik, gogo eta indar handiarekin jaio zen Traganarrua. Urtetik urtera, Donostia abordatzeko gogo handiagoa transmititzen du eta Kofradia bera, geroz eta handiagoa bilakatzen ari da. Traganarruaren hasierako erronka, bazterrak nahastu eta festa Donostiako bazter urrunenetara eramatea izan zen. Argi genuen gu ere festazaleak ginela eta jaia Donostiako txoko berezienetako batera ekarri nahi genuen, Intxaurrondora. Bagenekien ez zela lan erreza izango, alabaina, oztopo guztien gainetik gure helburua urtez urte gainditzea lortu dugu.
Aurten, AN pirata Donostia osoan zabaltzearekin batera, Izar eta Sara Intxaurrondotarrak omendu nahi ditugu. Gure kideak etxetik oso urrun daude bahituta eta hori salatzeko, Izar eta Sara ETXEAN nahi ditugula ozen aldarrikatuko dugu eta traganarruaren indarra baliatuko dugu gure bi kideak etxera ekartzeko. IZAR ETA SARA INTXAURRONDON NAHI DITUGU!
Traganarrua kofradia