20 urte bete ditu Garbera merkataritza zentroak
Garbera merkataritza zentroa. 20. urtemugaren harira, Garberak merkataritza guneari buruzko datu batzuk nabarmendu ditu. Donostia eta inguruko lehena izan zen, eta egun mila lagunek egiten dute lan bertan. Langileen %76 emakumeak dira, eta %55a Donostian bizi dira. Intxaurrondokoak eta Altzakoak dira langileen %20a. Nuria Vegas merkataritza zentroaren zuzendariaren ustez, “familia handi bat” osatzen dute langileek.
70 denda baino gehiago ditu, baita hipermerkatu bat ere. Erosle askoren erreferente bihurtu dela azaldu dute. Urtean 5 milioi pertsona jasotzen ditu Donostiako merkataritza zentroak. Bisitarien %10a frantsesak direla nabarmendu dute.
Donostiako Udalak Garbera handitu eta zabaltzeko lehen pausoa eman zuen iaz. 2020rako aurreikusi dute ‘Garbera berria’.65 denda gehiago irekiko dituzte Garberan eta hainbat aldaketa egingo dira merkataritza zentroaren inguruan, bidegorria egokitu eta sarrerak hobetzeko.
Merkataritza gune izan aurretik, Garbera mendi eremu eder bat bat zen, baserriz, larrez eta zuhaitzez osatua. Altzako Tokiko Bildumaren irudiek hala berresten dute; albistea laguntzen duen argazki nagusia adibide, 1950. hamarkadan ateratakoa.
1997ko abuztuaren 27an inauguratu zuten