Txantxarreka gaztetxearen urteurrena ospatuko dute asteburuan
4 urte betetzen ditu aurten Antiguako Txantxarreka gaztetxeak. Hori dela eta, urteurren festa ospatuko dute ostegunetik igandera bitarte.
Ostegunean, lau urte hauetako kartelen erakusketa egingo dute Txalupaginene plazan 18:30ean. Ostiralean 17:00etan Antiguako gune autogestionatuen esperientziak bilduko dituzte mahai inguru batean. Larunbaterako, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute: 12:00etan trikipoteoa, 13:00etan mural margoketa, 14:00etan bazkaria, 17:00etan bingo musikatua eta 19:00etan Northasuna.