Agerraldia egin dute gaur Intxaurrondon. (Argazkia: AsCATasunera)
AsCATasunera izeneko taldea sortu dute hainbat herritarrek Kataluniako prozesu independentistari babesa adierazteko asmoz. Hori dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte
Intxaurrondon irailaren 20tik 24ra bitarte. Gasteizen eta Iruñean ere zenbait jarduera egingo dituzte.
“Kataluniako prozesu independentista azken txanpan dagoen honetan, askatasuneranzko bi de horri gure begirune eta babes osoa erakusleko Euskal Herriko hainbat herritar bildu gara”, azaldu dute. Uste dute eredugarria dela hainbat herritar katalanek hartutako “adorea, irudimena, maitasuna eta konpromisoa” eta azaldu dute bidearen amaieraraino irits daitezen “laguntza eta maitasuna” bidali nahi dizkietela,
“Euskal Herriarentzat askatasuna nahi dugun bezala, munduko herriek euren etorkizuna euren eskuetan har dezaten nahi dugu, baita Kataluniak ere”, azaldu dute.
Babesa adierazteko aste osoko jaialdia prestatu dute Intxaurrondoko Sagastieder plazan muntatuko duten karpa erraldoian.
EGITARAUA:
Irailak 20, asteazkena
17:30.- Irekiera. Kalejira Intxaurrondoko ikastolatik, Porrotx + CUL DE SAC. Porrotxen eskutik ikurrina eta estelada globoekin haurrentzako.
19:00.- Ekitaldi nagusia. ANC eta ERC-ko gonbidatuak, Peio Urizar, Els Segadors, gaitero eta abesbatzarekin…
*Egunero: 20:00etatik itxi arte garagardotegi menua
Irailak 21, osteguna
17:00.- Euskal eta kataluniako musika tradizionala zuzenean
18:30.- Pintxo potea
19:30.- ‘Zergatik independentzia?’, Martin Garitanok gidatuta 7 minutuko speech-ak: Estitxu Eizagirre, Idurre Eskiizaber, Lur Albizu, Eneko Bidegain, Panpi STMarie, Pako Aristi, Gabriel Ezkurdia…
Irailak 22, ostirala
17:00.- CUL DE SAC. Kataluniako musika tradizionala
19:30.- Independentziaren aldeko brindisa
19:45.- Plaza Lardaskariak taldea
21:00.-Kontzertuak:
Zoo + Bas Sound System
Irailak 23, larunbata
10:30.- Diana eta trikitilariak
11:00.- Haurrentzako jolasak, animazioa, hankapaloak…
12:00.- ‘Catalunya lliure, urriaren 1era hurbiltzen’ mahai ingurua: Martxelo Otamendi, Monixa Terribas, Victor Terradellas
14:00.- Bazkari herrikoia: Fideua mariskoarekin, 9,5 euro
16:00.- Feliu Ventura
17:00.- Elektrotxaranga
21:00.- Kontzertuak:
Gatibu eta Strombers (Sarrerak aurretik 6 euro)
Irailak 24, igandea
10:30.- Diana eta txistulariak
11:00.- Amaia Elizagoien ipuin kontalaria umeentzat
11:30.- Bertsolari eta glosadoreen emanaldia: Maialen Lujanbio eta Jon maia, bertsolariak eta Gemma Balagué ‘Fardatxa’ eta Pau Riera ‘Rierol’, glosadoreak, Maria Ruiz musikariarekin. Itzultzailea: Irati Majuelo.
12:00.- Umeentzako taillerra: Manresako Fot-li Foc Gatzara deabruarekin
13:00.- Mitina: David Fernandez (CUP), Arnaldo Otegi (EH Bildu) eta ERCko ordezkaria
14:00.- Bazkari herrikoia: Babarrun jana, 9,5 euro
15:30.- Ovidi3
17:00.- Andoni Oilokiegi
19:00.- Manresako Fot-li. Foc Gatzara deabruaren erakustaldia