'Donostiako Parte Zaharraren kasua edo beste aldera begiratzeko artea'
6.000 lagun bizi gara Parte Zaharrean. 700dik gora merkataritza-lokal daude zabalik, eta 210 ostalaritza-establezimendu (29 biztanleko bat, ostalaritza-establezimendu bat baino gehiago 2 ezkaratzako); hiriko gainerako auzoen aldean, hiru bider merkataritza gehiago eta sei bider ostalaritza-establezimendu gehiago. Lokal guztien % 50 daude turismora zuzenduak. 11 kaletan daude bilduak ostalaritza-establezimenduen % 65. 17 gastronomia-elkarte, eta 280 apartamentu turistiko dago (eta horietatik, % 84 legez kanpokoak dira); 3 hotel (1 eraikitzen ari dira) eta 62 pentsio. Eta 1.600dik gora ohe turistentzat.
Halako merkataritza-ustiatze gehiegiak hain espazio murritzean ondorio zuzenak ditu, egoiliarren osasunean eta biziegokitasun-baldintzetan ez ezik, baita honako hauetan ere:-Etxebizitzaren espekulazioan.
-Ondare historiko eraikian.
-Kultura- eta identitate-balioen suntsiketan (euskararen suntsiketan bereziki).
-Frankizien eta inbertsio-funtsen ugaltzean.
-Zaratan. Zaratak legezko mailak gainditzen ditu urte osoko asteburu guztietan, eta lau egun eta erdiz astero-astero apirilaren eta irailaren artean. Udalak duela bi urte pasa daukan txosten ofizial batean jasotako datuak dira.
-Zaborren kudeaketan. Hirian (180.000 biztanle) 21.588 tona jasotzen dira; Parte Zaharrean 3.172,82 tona, 4,4 bider gehiago bataz bestekoa aintzat hartuta dagokiona baino.
Kaleetako turista-masifikazioak eta ostatu turistikoen zabalkunde bizkorrak, legez kanpokoarenak bereziki, Parte Zaharraren egiturazko arazoak larritu besterik ez dituzte egin, arazo berriak sortuz eta aurrekoak ezkutatuz.
Gaurko gobernu-taldeak zuzenean ezagutzen du, eta lehen minututik, zein den egoera erreala Parte Zaharrean bizi direnen pertsonentzat:
-
Auzoaren iraunkortasunari begira, oinarrizko ekipamendu eta zerbitzu estrategikoak falta dira. Ikuspegi honetatik, Orixe ikastolaren kasua azkeneko pasartea besterik ez da.
-
Parte Zaharrean bizi diren biztanleek zarataran kontrako babesaren premia dute, Babes Akustiko Bereziko Zona izeneko lege-tresnaren bitartez.
-
Urgentea da jarduera-baimenak emateko luzamendua, eta lan-mahai baten sorrera, merkataritza-jarduera ordenatu, indarrean dauden ordenantzak berrikusi eta ordenantza horiek auzoan bizi diren pertsonei egokituko dizkiena.
-
Espazio publikoaren erabilerak antolatu behar dira, bereziki desregulazioarekin, irabaziarekin? zerikusia dutenena, eta oroz gain terrazen jarduera intentsiboa (kokapena, neurria eta ordutegiak), hala nola karga eta deskarga, mugikortasuna, eta kaleetara eta etxebizitzetara heltzeko erraztasuna.
-
Ingurumen-kudeaketa eskasa da: zaborrak, garbitasuna, gernua, isurbideak?
-
Larria da pisu turistikoei buruzko ordenantza baten premia (debatea zabalik dago). Ordenantza horrek, besteak beste, honako hauek hartu behar ditu gogoan: egun indarrean dagoen HAPOren (Hiria Antolatzeko Plan Orokorra) mugatzea mantentzea. Parte Zaharra osorik eremu saturatua deklaratzea. Ratio bat ezartzea ostatu turistikoaren eskaintzaren eta egoiliarren kopuruaren artean. Legez kanpoko jarduera kontrolatzea. Baimenak emateko baldintzak, adibidez: auzo-elkartearen baimena, sartzeko erraztasuna, eragozpenak saihesten dituzten neurriak, baimen hauek mugarik gabe ez ematea, etab.
-
Ez dago etxebizitza publikoko politika aktiborik, gazteentzat bereziki.
-
Ez da batere babesten ondare historiko eraikia.
-
Auzoaren identitatearen, historiaren, kulturaren? eta, batez ere, euskararen egoera dramatikoa.
-
Kudeaketa administratiborako sistema berri bat martxan jartzea, eta, batez ere, indarrean dauden ordenantzak betetzen diren ala ez kontrolatzea, eta orobat jardueren eta obren baimenak kontrolatzea, gardentasunean eta eraginkortasunean oinarriturik.
Bi urte luzeotan, udalak beste aldera begiratu du, 240 legez kanpoko kasu salatu badira ere, lokalei, zaborrei, zaratari, gernuari, ondareari, mugikortasunari, garbitasunari eta abarri buruzkoak. Horietatik, erantzunik gabe jarraitzen dute % 90ek baino gehiagok. Laster izango du Arartekoak txosten dokumentatu bat esku artean.
Bi urte igarota, Parte Zaharrean okerrago bizitzen dela egiazta genezake. Udala espezialista egin da beste aldera begiratzen, eta trebetasun osoa eskuratu du arte, argi dago, guztiz arduragabe horretan. Horiek dira gero eta hotel-eskaintza handiagoa etengabe sortzen ari direnak: zer, eta 22 hotel berri ari dira hirian eraikitzen. Horiek dira, EAJ eta PSE, legealdi honetan auzotarren bizimodua hobetzeko eta jarduera hauen guztien kudeaketa onbideratzeko ordenantza bakar bat onetsi ez dutenak, nahiz eta jarduera horiek, oro har, Donostiako Parte Zaharraren turistifikazioa eta gentrifikazioa bultzatu.Xabier Arberas, Parte Zaharreko bizilaguna