Fermin Leizaolak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria
Groseko Fermin Leizaola etnografoak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Etnografian eta hortik harago egindako ekarpenak goraipatu ditu epaimahaiak. Remigio Mendibururen brontzezko eskultura bat jasoko du oraindik egun zehatzik ez duen ekitaldian.
Etnografian eta ondare materialean aditua da. 1958an sartu zen Aranzadi zientzia elkartearen historiaurre sailean. Bestalde, espeologia ere landu zuen. Hiritar talde batek eta epaimahai instituzionalak parte hartu dute Leizaolaren izendapenean.