(Argazkia: Batix Ezeiza)
Hiri barrutik zaila da gau oskarbietako izar ikuskizuna ondo bereiztea, argi gehiegi izan ohi dugu inguruan. Baina noizbehinka beste lekuren batean eta gau oskarbi batean gora begiratu eta tontotu egiten gara. Mendi puntan, zelairen batean, farola eta argi artifizialek kutsatu ez duten ingururen batean. Eta argazkitan ere harrapatu dezakegu, pazientzia kontua besterik ez da. Kamera ondo finkatu (eskuekin eutsita ez da nahikoa), obturadorea denbora luzez irekita utzi, eta begiak ere ikusten ez dituen koloreak harrapa ditzakegu.