Herritar ugari biltzen dira urtero, Latsarien plazan egiten duten itxiera jaian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Mikologia eta Gastronomia XIX. Jardunaldiak antolatu ditu Loiolatarra Kirol Elkarteak, ohiturari jarraituz. Klasiko bihurtu dira jardunaldiak auzoan, eta perretxiko zale askoren kuriositatea deitzen dute. Zalantzarik gabe, itxiera ematen dien perretxiko jaia izaten da jende gehien biltzen duen jarduera, eta aurten urriaren 1ean izango da.
Irailaren 29an dastatze afaria egingo dute Loiolatarra elkartean. Antolatzaileek diote sukaldari nagusia japoniarra izango den arren, ez dezala jendeak pentsatu afari japoniarra izango denik. Edonola, ukitu japoniarra izango du, noski.
MIKOLOGIA ETA GASTRONOMIA JARDUNALDIAK
Egitaraua 2017
- Irailak 18-urriak 12. Erakusketa; erretxinaz babestutako ale natural Liofilizatuak. Kultur etxean.
- Irailak 18. Mikologia ikastaroak.
- Oinarrizkoa I: Motak eta sailkapena.
- Oinarrizkoa II: Familiak eta habitata.
- Irailak 26. Mikologia ikastaroen amaiera.
- Irailak 27. Hitzaldia: Onddoen morfologia eta izaeraren garrantzia beraien identifikazioan. Hizlaria: D. Luis Miguel Garcia Bona.
- Irailak 28. Mikologia sukalde tailerra, 19:30ean. Loiolatarra elkartean, sarrera doan.
- Irailak 29. Dastatze afaria, Japoniako Ikuyo Segiren eskutik, 20:30ean.
- Irailak 30. Perretxiko bilketa eta sailkapena.
- Urriak 1. Perretxiko jaia eta jardunaldien amaiera; 10:30etik 14:30era.