Kontxako sariak parekatzen saiatuko dira
2016 – Emakumeak
Festetako zinegotzi Alfonso Gurpegik esan duenez, Donostiako Udalak lanean jarraituko du Kontxako Banderan emakumeen sariak gizonezkoenekin parekatzeko.
Emakumezkoen Kontxako Bandera 2008an jokatu zuten lehenengoz; hasieran, lau ontzirentzako lekua izaten zen, eta, 2016tik, zortzi traineruk parte hartzen dute. Horrela, aurten, diru sari berberak jaso dituzte laugarren postutik aurrera, gizonezkoek eta emakumezkoek. Aurreneko lau postuetako sarietan, berriz, aldea egon da. Irabazleak, gizonezkoetan, 24.000 euro jasotzen ditu; emakumezkoetan, 15.000 euro. Irabazi Donostia asko poztu da erabakiaz, alderdia borrokan ari baita sarien parekotasuna lor dadin.
ORAIN ARTEKO SARIAK
- Lehen sailkatua: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 15.000 €
- Bigarren sailkatua: 12.000 €
- Hirugarren sailkatua: 10.000 €
- Laugarren sailkatua: 9.000 €
- Bosgarren sailkatua: 7.000 €
- Seigarren sailkatua: 6.000 €
- Zazpigarren sailkatua: 5.000 €
- Zortzigarren sailkatua: 5.000 €
- Lehen sailkatua: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 24.000 €
- Bigarren sailkatua: 15.000 €
- Hirugarren sailkatua: 12.000 €
- Laugarren sailkatua: 9.000 €
- Bosgarren sailkatua: 7.000 €
- Seigarren sailkatua: 6.000 €
- Zazpigarren sailkatua: 5.000 €
- Zortzigarren sailkatua: 5.000 €