Lau ibilgailu elektriko berri izango ditu udalak
Hiri zaintzara bideratutako Citröen C-Zero markako hiru ibilgailu elektriko eta Kia Soul ibilgailu bat erosi ditu udalak. Horrela, handitu egin du ibilgailu elektriko kopurua, hamaika ditu guztira. Orain arte bost ibilgailu hibrido eta bi moto elektriko zituen. Ibilgailu guztien % 13 dira orain.
Replicate europar proiektuaren laguntzaz erosi ditu ibilgailu horiek, eta, jasangarritasuna sustatzeko asmoz hirian egiten diren jardueren baitan kokatu du. Hain zuzen ere, Smart ezarpenen ligthhouse (itsasargia) proiektuaren barruan.