Asteburu konpletuko Txoroskopoa
Txoroskopoa: Ixi Goianetxe
Acuarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Gorbata lasaitu duzu. Libertinajean sartuta zaude. Triskantza latza gerta daiteke zinemaldian lehen hitza gaztelaniaz egiten dizutenean. Aste honetan lasaitzeko, Aqua-ren edozein abesti Ikatzeko taberna batean jartzea lortzen baduzu… bidali bideoa Facebookera, Zinemaldian soberan gelditu diren sarrerak zuretzako izango dira. #Iamabarbiegirl Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Zinismoaldian sarrerak lortzea Asterix eta Obelixen hamabi probak gainditzea baino zailagoa da; izan ere, errazagoa da Herrialde Katalanetan atzemandako kartelak asCATzea. Horregatik, hobe duzu zuzenean Intxaurrondora joatea, nahiz eta Gatiburen kontzertua egon. Very zorri. Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Hauteskundeetan ahaldun gisa erabili izan dituzun akreditazio guztiak erabiltzeko garaia da! zinismoaldiak aukera ematen du hauekin doan sartzeko pelikuletara. Hala ere, adi seguratekin, kanpoderatu zaitzaketelako. #txakurrarengauerdikoeztula Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Zinismoaldiko aulkiak behi larruz eginak direla jakin duzu, eta Porrontxotan xoxak gastatuta dirurik ez dezunez, Zinemaldi Alternatibora joan beharko duzu, Kortxoeneara. Oh wait! Txantxarrekara! Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra. Zinismoaldia ez da purpurina lau haizeetara zabaltzeko unea. Zoritxarrez, Kursaaleko fokoek protagonismoa kendu dizute. Bukowskin harrapatutako mozkorrari buelta eman ezinik zabiltza, onena Kaxildaren bainua hartzea izango duzu. Begirada lizunak jasoz gero egurra eta klitto! Cancer: ekainaren 21etik uztailaren 22ra. Egiako Arranon Gin Tonik on bat prestatzeko lapurtu zenuen limoi erdia dela eta, Egian txekpoint bat jarri dizute. NAN-a faltsifikatzeko aukera asko dituzu… baina nik ez dakit ezer… #guiño #esanbeharnuen Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Buruz ikasi duzu Oñatiko Kilometroetako ibilbidea, baita abestia ere. Gozatzeko aukera earra duzu. Nahiz eta Tabakalerako kafetegian baino gehiago itxaron, bokaillua nahiko epela jango duzu, eta zortea edukiz gero, xolomo pare bat ere edukiko ditu. #zaintzakonpartitua. Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Bueno bueno bueno, IRITSI DA, bai, Zinismoaldia heldu da. Disfrutatzeko unea da, hartu autografoak idazteko koaderno berria eta prestatu selfipalua. Gomendioa: saiatu bi edo hiru pelikula batera ez ikusten, haria gal zenezake eta. Ricardo Darinekin topo egiten baduzu, agurtzen saia zaitezke, bere lepoaldea koxkatu baino lehen. Gozatu! Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Donostian taxiz ibiltzera ohituta bazaude ere, asteburu honetan ospetsuek izango dituzte denak hartuta. Horregatik, autobus sarea ezagutzeko aukera paregabea duzu. Lasai, autobus publikoetako eserlekuek ez dute Hiesa kutsatzen, baina bonobusik ez baduzu… gidariak lapurtuko dizu! Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Ospetsu batzuk alfonbra gorrian eta beste batzuk asCATasunera bidean! Izan mugikorra momentu oro prest haiekin argazkia ateratzeko. Horrela, Watxapeko profileko argazki asko lortuko dituzu. Agian, argazkien kolax-ak egiteko aplikazioren bat jaitsi beharko duzu, Instagram-eko irakurleek eskertuko dizute. #Aupahi Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Akabo fandangoa, sexu ehiza garaia laster bukatuko da. Gelditzen den gutxia topera aprobetxatzeko, hobe duzu asCATasunerako jardueretan parte hartzeaz gain (fitxajeak zure inteligentzia edo postureo politikoarekin liluratzeko) kontzertuetan ere dena ematea. Debekatuta dituzu isostar eta holakoak jendaurrean. Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Oñatin euskara jatorrean, ibilbidean tipi-tapa topatuko duzu oñatiar pertsonaiaren bat, ziur alfonbra gorrikoak baino interesgarriagoa. Ez ahaztu eguzkitako krema eta aterkia, gure Euskal Herri oraindik ez independiente (ezta sozialista ez feminista ere) maite honetako eguraldia ezin baitut nik ere iragarri. Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Tots i totes sabem que ja has comprat el bitllet per a Barcelona, votarem i guanyarem! #KatU1