Ilustratzaile polifazetikoa
Hiru hilean behin, irudigile baten lanak hartzen ditu Aieteko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan, Dani Maiz artista bilbotarraren txanda da. Ilustratzaile polifazetikoa da. Irudigintzaren, publizitatearen eta diseinuaren munduan trebatu da azken urteetan. Gaur egun, ilustratzaile profesional freelance gisara egiten du lan, eta Berlinen bizi da. Denbora librean, komikigilea ere bada. Abenduaren 10era bitarte ikusgai daude bere ilustrazioak.