'Zurriolako butaka' saioaren bigarren atala
Aitor Arregi eta Jon Garaño 'Handia' filmeko zuzendariak elkarrizketatu dituzte
65. Donostiako Zinemaldiaren bigarren egunean, Handia filma izan du protagonista Zurriolako butaka saioak. Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak elkarrizketatu dituzte. Ondoren, Miren Manias ikertzailearekin euskarazko fikzioaren inguruan hitz egin dute. Azkenik, kritikarien solasaldian lehen bi egunetan ikusi dituzten filmeez aritu dira Amaia Garcia blogariarekin eta Mikel Zumeta Zinea atariko kritikariarekin.