Sei robot banatuko dituzte Donostia Ospitaleko Onkologia gunean, umeen bizitza kalitatea hobetzeko asmoz.
Dinosauro itxurako sei robot banatuko ditu
Rotary elkarteak asteartean,
hilak 26, Donostia Ospitaleko Onkologia guneko umeen artean. Elkartearen hainbat jardueratan bildutako diruari esker posible izan da proiektua aurrera eramatea. Gainera,
La Caixako Gizarte Ekintzak bere ekarpena egin du, eta Donostiako
ingeniari zibileko talde baten laguntzarekin.
Rotaryren helburua da minbizia duten haurrak laguntzea, igarotzen ari diren “egoera gogorra” ahalik eta onena izan dadin. Robot sozialak, zehazki,
komunikatu egiten dira gizakiekin maskota batzuk izango balira bezala, baina pertsonen antzeko jokabideak erakusten dituzte: “
Robot bakoitzak bere izaera eta itxura du; honi esker, haurrak ohitu egiten dira eta nolabaiteko laguntasun harremana sortzen dute”. Robot hauek ebakuntzen aurretik, larrialdietan eta, bereziki, onkologian erabiltzen dira.