Adineko emakumeen ahalduntzea bultzatzeko jardunaldiak egingo dituzte urrian
Adineko pertsonei zuzendutako +55 programak emakumeen ahalduntzerako jardunaldiak antolatu ditu Ernest Lluch Kultur Etxean urriaren 2tik 5era. Besteak beste, umorea, antzerkia eta zinea landuko dituzte.
Bestalde, Donostiako Emakumeen Etxeara bisita egingo dute bertako jarduna ezagutzeko.
Egitaraua
Urriak 2
18:30.- Hitzaldia. Nuevos espacios y genealogías feministas. Carmen Díez eta Teresa del Valle (Gazteleraz).
19:15.- Pelikula. Las chicas de la lencería, Bettina Oberli, Suiza, 2006, 90′ (Gazteleraz)
Urriak 3
10:00 – 14:00.- Tailer teoriko-praktikoa, El empoderamiento como medicina para las mujeres. Miriam Herbón (Gazteleraz).
19:00.- Hitzaldia, ¿Solo escritora?. Toti Martinez de Lezea (Gazteleraz).
Urriak 4
10:00.- Erakuslehioa – Antzerkia, Pa ti pa mi. Kancaneo teatro (Gazteleraz).
Urriak 5
18:00.- Hitzaldi-tailerra (sarrera librea), Género y humor. Virginia Imaz (Gazteleraz).