(Irudi bilduma) Morlansen festa bat egin dute udari agur esateko
Irailaren 23arekin, udari agur esan zioten larunbatean Morlansko bizilagunek. Arbaizenean barrena ibili ziren goizean, bertako historia ezagutzen. Arratsaldean, berriz, marrazteko aukera izan zuten auzoko txikiek, Leire plazan, eta pik-nik bat egin zuten ondoren. Eguna binilo festa batekin amaitu zuten.